XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nun eta haragia ustelago, uli beltz dirdiratsuak eta
beren haur sortu berriak laketago. Hala iduritu zitzaitan
bederen eni, hango harat-hunat eroak ikusi eta gero.
Dakuskit oraino kabalaren belarri ziloetan metatuak,
haren begi hil urdinduen barnean tirahala jaten.
Erditik idekia, hemeetaz hustua, kosteleta alimaleak
ahoa zabalka. Itsasuntzi baten krosko uzkailia iduri. Uli
berdasta okaztagarrien arroltze mukurretarik, ehunka,
milaka, milioinka, miliarka sortzen, hazten, haunditzen,
gizentzen, loditzen, asetzen ari ziren aztikotetaz, bai,
orhoitzen naiz arras ongi.
Urte andana batzuren buruan, Don Juan Tenoriok
bertze mundutik egin zion keinu bat segitzeagatik, sartu
zen Sevillako Hospital de la Santa Caridadean, eta han,
bat batean, Valdés Lealen Finis Glorie Mundiren izkin
gorde batean zagon lano beltzaren burrunba
apokaliptikoa berriz entzun zen.